AMETSETIK errealitatera ehuntzen: matazak liburua aurkeztuko dute ostiralean, Celilia Blanco Muñiz egileak, eta Matazetako emakumeek. Blancok liburuan kontatu du emakumeenganako indarkeriaren kontrako matazen istorioa, bere jatorritik azaroaren 23an Lisboara egindako aurreneko nazioarteko bidaiara arte. Aurkezpena Kultur Etxean izango da 18:15etan, eta bertan izango dira, baita ere, parte hartu nahi izan duten musikariak.
Aurkezpenean kontatuko dira, musika eta hitza uztartuz, liburua sortzeko jarraitu duten prozesua: «Astigarragako 12 emakume hasi ziren indarkeria sexistaren kontra ehuntzen, eta mundu osoko hainbaten laguntzarekin, mataza zatiak jaso dituzte; egun 2,5 kilometroko luzera duen bufanda erraldoia dute ehunduta».
Herritarrei, gonbidapena
Herritarrak aurkezpenera gonbidatu nahi izan dituzte: «kuriositatearekin gerturatu, egun guztiak ez dira berdinak eta ziur zerbait diferentea biziko duzuela».