Musika eskolako ikasleek zazpi emanaldi dituzte datozen egunetan, bihar hasita. Zeharkako Txirulako entzunaldia izango da bihar, 18:30etan, kontzertu zikloa hasiko duena.
Ostiralean ere, Musika Eskolako aretoan izango dira eguneko bi ekitaldiak: batetik Charles Chaplinen The kid pelikula mutua jarriko dute, eta Josetxo Fernandezek jarriko dio musika, pianoarekin. 21:00etan berriz, Trintxerpeko Oktopus eta White Storm taldeek jarriko dute giroa; Astigarragako Eira taldearekin emango dute kontzertutxo bat.
Igandean Astigarragatik kanpo, Hernaniko Orona auditorioan izango da emanaldia: Gabonetako kontzertua emango dute ikasle guztiek, 11:00etan hasita.
Segida, datorren astean
Datorren astelehenean, Musika Eskolako aretora itzuliko dira, biolina, piano eta txistu entzunaldiekin; 19:00etan izango da hori.
Asteartean, saxofoi, klarinete eta tronpeta entzunaldiak izango da, Musika Eskolan baita ere, 18:30etan.
Eta azkenik, ostegunean, piano entzunaldia izango da, leku eta ordu berean.