Eraman egoera onean dauden jostailuak gaur, eta jaso truke txartela ostiralerako

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 14a, 01:00

JOAN den urteko harrera ona eta gero, aurten ere truke azo­ka antolatu dute, Udaleko Hezkuntza Sailak eta Xagu­xa­rrek. Bi egunetan izango da: batean, josatailuak era­man behar dira; eta bestean trukatzeko aukera izango da.

Jasotzeko eguna, gaur
Gaurko zita, jostailuak bi­l­tzeko jarri dute. Ikastolako ata­rian, 16:30-18:00 ordut­e­gi­an, osatuta edo egoera one­an dauden jostailuak jasoko dituzte, eta truke txartela emango dute ordainetan.

Truke eguna, ostiralean
Ostiralean berriz, leku be­rean, 16:30-17:30 ordutegian, truke azoka izango da. Truke txartela duten herritarrek norbaitek utzitako jostailu­ren bat hartzeko aukera izango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!