Bigarren diskoa kaleratu berri du Neighbor bikoteak; Hau. Ostegunean aurkeztuko dute Biterin, 20:00etan, Hernani’n Musik ekimenaren barruan antolatutako kontzertuan, Neighbor bikotea osatzen duten bi musikariek: Josh Cheatham seattledarrak eta Maite Larburu hernaniarrak.
Sarrerak Biterin bertan erosi daitezke, dagoeneko, 7 euroan. Era berean, Kronikak bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu, Hernaniko Udalak oparituta.
Sarrerak debalde, Kronikan
Sarreren zozketan parte hartzeko, nahikoa da albiste honi, hemen azpian, iruzkina egitea edo Kronikara deitzea (943 33 08 99), gaur iluntzeko 20:00ak bitartean. Bihar jakinaraziko dira irabazleen izenak.