Hiru hitzaldi antolatu ditu pasa den asteetan Hernani Errotzenek, eta horrekin lotuta, Ezagutu Hernani lehiaketa jarri du martxan.
Hiru galdera egin dituzte, eta zuzen asmatzen dituztenen artean, San Sebastián de Hernani, Nafarroako tenentziak DVDaren 100 ale banatuko dituzte. Parte hartzeko, ondorengo hiru galderen erantzunekin bete behar da goialdean dagoen fitxa, eta Rioja tabernan, Urbieta Kopiaken, Biterin edo Kronikan dauden kutxetan utzi. Larunbatera arteko epea dago, hiru galdera hauek erantzuteko:
1- Igeldoko meteorologia zentroa sortu zuen hernaniarraren izen-abizenak.
2- Gaztelak oraingo Araba, Gipuzkoa eta Durangaldea inbaditu zituen urtea.
3- 2014ko Wukroren aldeko San Silbestre lasterketan, emakumezkoen irabazlea.