Kalera Kalera ekimenarekin bat egin dute Hernaniko 100 preso ohi inguruk, eta horien bueltan, hainbat ekimen antolatu dituzte, herrian ere. Helburua da, euskal presoak espetxeetatik ateratzeko exijitzea.
Ekimen horien bueltan, bihar, hitzaldia emango du Aiert Larrarte abokatuak, 19:30etan hasita Biterin, egun preso dauden 23 hernaniarren egoera juridikoari buruzko azalpenak eta xehetasunak emateko.
Egun bat, preso bat
Bestalde, egunero preso baten egoerari buruzko informazioa emango da kalean. Horrela, gaurkoa Asier Ezeizaren eguna izendatu dute; eta aste honetan datozen egunak, Asier Ormazabal, Ibon Fernandez Iradi, Fernando Alonso, Garikoitz Arruarte eta Gorka Loranena.