80 urte bete dira 2016an Txirrita bertsolaria hil zela, eta horren bueltan, egitarau berezia izan da Ereñotzun. Urte osoan zehar izan dira ekintzak, eta azaroan borobildu zuten egitaraua Gabon, Txirrita antzerkiarekin. Horren aurretik, Estitxu Eizagirreren hitzaldia bertsolariaren inguruan, edota Imanol Kamio, Eñaut Agirre eta Jexux Aranbururen bertso-emanaldia izan ziren, baita ere.