Santo Tomas eguna larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 14a, 01:00


Fetxari aurre hartu eta Astigarragan larunbatean ospatuko dute Santo Tomas eguna. Foru Plazan izango da festa, 10:30etatik 13:30etara: ikasleen postuak, gozogintza, eskulanak, erakusketa, nazioarteko postreak, txorimaloak, abereak, aintzinako tresnak, baserritar jantziak... Gabonetako zuhaitza ere egun horretan jarriko dute... eta txistulariak, kalejira eta kantu jaialdia ere izango dira. Eta nola ez, txerritxoaren eta saskiaren zozketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!