Datorren urtean ere egingo du Laburbira, euskerazko film laburren zirkuitua, Topaguneak. Eta hori osatzeko, orain aukeratuko dituzte filmak.
Horretarako, nahi duenak aukera dauka bere lanak aurkezteko, ostiralera bitarte; eta urtarrilean egingo dute aukeraketa, jasotakoen artean.
Filmek euskeraz egindakoak izan behar dute, 2014tik hona ekoiztutakoak, fikziozkoak eta 18 minututik beherakoak. Emailez bidali behar dira: leire@topagunea.eus.