Mahai-jolas tailerra gaur, familian gozatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 13a, 01:00

Gaueko komiki dendak fa­mi­l­i­entzako tailerra antolatu du gaur, arratsaldeko 19:30etan Li­zeaga kalean daukan den­dan. Helburua da 6 urtetik gorako haurrak dauzkaten guraso eta familiei hainbat mahai-jolas aurkeztu eta erabiltzen erakustea.

Bang!, Dixit, Catan eta gehiago
Etxean, familian jolasteko apro­posak diren jolasak aur­keztuko dira gaurko taile­rrean; besteak beste, Bang!, Dixit, Cascassone edota Catan ezaguna.
Tailerrean parte hartzeko aurretik izena eman behar zen, eta debalde izango da. Parte hartzen dutenek, gainera, %5eko deskontua izango dute mahai-jolasetan, Gabonetako erosketak egin ahal izateko.

20 euroko bonoarekin, 30 euroko gastua
Bestalde, Gaueko komiki dendak jakinarazi du bertan erosi daitezkeela Aldundiak sustatu dituen kultura bonoak. «Oraindik ere gure herrian guztiz onartua ez dagoen arren, komikiak ere kultura dira». Hauei esker, 20 eurorekin 30 eurora arteko gastua egin ahal izango da komikitan.

Mahai-futbol txapelketa, aurrera
Era berean, martxan ja­rrai­tzen du I. Gaueko mahai-fut­bol txapelketak. Zazpi partidu falta dira txapelketa buka­tzeko, eta parte-hartzaileen arteko tartea txikitzen ari da; Jon dijoa aurrena, 15 pun­turekin, eta atzetik dijoaz, Pir (9), And (9), Otx (3) eta Kin (3). Irabazleak Gaueko-ko pro­duk­tu sorta irabaziko du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!