Hernaniko preso eta iheslari oihek salatu dute, «ertzainek kendu egin zutela, atzo goizean, Ainhoa Garcia preso hernaniarraren egoeraren berri ematen zuen panela, Zinkoenean jarri genuena». Izan ere, herriko preso bakoitzari, egun bat eskainiko diote, Kalera Kalera ekimenaren barruan, eta atzokoa zen Garciarena. Gaur, berriz, Andoni Murgaren eguna izango da; bihar, Asier Ezeizarena; eta etzi, Asier Ormazabalena.