Aurrera jarraitzen du Lizeaga 3.0 prozesuak, eta etzi, asteazkenez, egingo dute ideia tailerraren bigarren saioa. Urumea ikastolan izango da, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara. Bertan, ideiak zehaztuko dituzte, eta definituko dute zein espaziotan esku hartuko duten.