Maila haundiko jaialdia, ikusgarria, antolatu dute datorren ostiralean, Hernaniko kiroldegiko frontoian. Bertan izango dira, alde batetik, bi txapeldun haundi: Titin III eta Xala. Eta bestetik, afizionatu mailako pelotari onenetakoak: Ojuel, Gorrotxategi, Aizpitarte, Arrieta eta Lizeaga hernaniarrak, eta Santxez astigartarra.
Guztira, hiru partidu jokatuko dira, binaka, arratsaldeko 19:00etan hasita. Aurrena, Hernaniko infantilak arituko dira: Uitzi eta Insausti, Apaolaza eta Oiartzabalen kontra.
Bi partidu haundi
Eta ondoren jokatuko dira, bi partidu estelarrak. Aurrenekoan, Titin III eta Gorrotxategi ariko dira, Ojuel eta Santxezen kontra. Eta bigarrenean, Xalarekin jokatuko du Aizpitartek, Arrieta eta Lizeagaren kontra.
Sarrerak, Onddin salgai
Jaialdirako sarrerak, dagoeneko salgai daude, Onddi tabernan, 8 euroan. Egunean bertan ere izango da aukera, frontoian, 10 euroan.