Beste Hezkuntza Eskola bat, ikasturteko hirugarrena, deitu dute ostegun honetan; arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.
Eta oraingoan, jostailuak izango dituzte hizpide; zehazki, jostailuen sexua. Izan ere, honakoa da eskolaren gaia: Arroxa ala urdina; jostailuek ba ote dute sexurik? Bertan landuko dute, nola jostailuek sexurik ez izan arren, askotan esleitzen zaien bere erabilera neska edo mutilei. Eta aztertuko dituzte, publizitate sexistaren ondorioak.
Jostailuen aukeraketa, «erronka» gurasoentzat
Azaldu dute, jostailuak garrantzitsuak direla hezkuntza prozesuan, eta beraz, jostailuak aukeratzea «erronka» bihurtzen dela gurasoentzat. Hori ere landuko dute ostegunean: nola egin aukeraketa, zein galdera planteatu...