Urrezko ordu laurdena, La Cartujan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 12a, 01:00

Partidu osoko borroka eta lanari, ordu laurden batean eman zion saria Hernanik, atzo, Sevillako La Cartuja zela­ian. Bigarren zatiaren hasie­ran ezinhobeto aritu ziren trikolo­reak, eta horri esker nagusitu ziren Cienciasen kontra (12-17). Garaipen honekin, berdindu egin dute talde andaluziarra, sailkapeneko 9garren postuan.
Aurreneko zatian, akatsak izan ziren protagonista, bi tal­deen aldetik; partiduaren ga­rrantziak eraginda, behar­ba­da. Hernaniren zelaian jokatu zi­ren minutu gehien, eta ho­rre­la, bere entsaioa lortu zuen Cien­ciasek, 22garren minutuan.
Baina tri­koloreek ere izan zituzten bere aukerak, eta bai­ta entsaioa oso gertu izan ere. Azkeneko metroetan, ordea, ez ziren be­har bezain fin ibili bi tal­deak, eta baloia galdu zu­ten, aukerak aprobetxatu ezinik. Gauzak horrela, marka­gai­luak oso tanto gutxi zeuzkan atse­denaldian (7-0).

Bikain trikoloreak, atsedenetik bueltan
Oso desberdin hasi zen biga­rren zatia, eta nagusi izan zen Hernani, nabarmen. Nagusi­ta­sun hori, gainera, puntutan bihurtzea lortu zuen. Maul eta ostikoekin asmatuta, ordu laurden pasatxotan 17 puntu lortu zituzten trikoloreek.
Aurreneko jokaldian, en­tsa­ioa lortu zuen Jon Insaustik, maul bati esker, eta partidua berdindu Anartz Elosegik, tran­sfor­ma­zioarekin. Gero, zi­gor kolpea lortu zuen Elo­se­gik berak. Eta 16garren minutuan, baloia lapurtu eta entsaioa egin zuen Igor Etxeberriak, zutoinen artetik (7-17).
Eta hortik aurrera, eutsi eta eutsi egin behar izan zuen Hernanik, garaipena ekartze­ko. Erasora jo zuen Cienciasek, beharrak hala eskatuta, eta en­tsaio bat ere lortu zuen, 28garren minutuan, 12-17 jar­tzeko. Baina hori izango zen azkenekoa. Sevillarren eten­ga­beko erasoei, kostata baina ondo eutsi zieten trikoloreek, eta ederki sufritutako azken minutuak pasata, saria bera­iena zen. Lau puntuak poltsi­ko­ra, eta bederatzigarren pos­tu­an bukatu dute, ligako au­rreneko itzulia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!