«Kolektibokoaren posizionamendu berriak ekarriko du 7/2003 legearen aurkako iniziatiba»

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 14a, 01:00

Preso ohiek bultzatutako ekimena da Kalera Kalera, pre­so­en Kolektiboari babesa adie­razteko. Bat egin duten preso ohi hernaniarrek an­tolatuta, hitzaldia emango du gaur Aiert Larrarte abo­katuak, Her­na­niko 23 presoen egoera juri­dikioaren berri emateko.

Zein da Kolektiboko presoen egoera orokorra?
Hasteko, Kolektibokoak izate­a­gatik arau batzuk aplikatzen zaizkie orokorrean: disper­tsi­oa, isolamendua eta klasifikazioa; hiru gradu izaten dira eta au­tomatikoki aurrenekoa ema­ten zaie. Gero, hiru talde be­reizten dira, aplikatzen zaien kode pe­na­laren arabera, kontuan har­tu­ta noiz atxilotu edo epaitu di­tuz­ten, noiz egin dituzten ekin­tzak... Bata, 1973tik 95erako ko­de penala dutenena: gehien­ez, 30 urteko espetxe zi­gorra ezar­tzen zaie eta re­den­tzioak onar­tzen dira. Bes­tea, 95tik 2003kora du­tenena: antzekoa, bai­na re­den­tziorik onartzen ez duena. Eta bestea, 2003tik au­rrerako ekin­tzengatik epai­tu­­ta­koena; hauei 95eko kode pe­na­la apli­ka­tzen zaie, baina 2003an egin­da­ko erreformekin,  7/2003 sal­buespenezko legeare­kin. Gehie­nezko zigorra 40 ur­te­ra igo zen, eta ez da re­den­tzi­o­rik onar­tzen.

Beraz, hernaniar guztiei ez zaie aplikatu kode penal bera?
Hain zuzen, egoera berezian dauden presoen sailkapena hirutan banatuko dut gaur, her­naniarrak daudelako hiru­e­tan. 
Batetik, 73ko kode pena­la­ren pean kondenatuak daude; Parot doktrina aplikatzean re­den­tziorako aukera kendu zi­tzaien, eta doktrina bertan behera ge­ratu zenetik, bal­din­tzak gogortzen ari dira. 
Bestetik, gaixo dauden pre­soez ariko naiz, eta ateratzeko dauz­katen zailtasunez; bere­ha­la hil­tze­ko arris­kurik ezean, 7/2003 legea be­tetzea eskatzen zaie, bal­din­tza­peko askatasuna lortzeko.
Eta azkenik, Frantzian kon­dena bete zutenak, Espai­nia­ra­tu aurretik. 2008an, Eu­ro­par Batasuneko Era­bakia onar­tu zen, Bata­su­ne­ko herrial­de­e­tan egindako deli­tuengatik ja­rri­tako zigo­rrak denak batera bete ahal iza­teko. Baina egun, Fran­tziatik Es­pai­ni­a­ra ekar­tzen di­tuz­tenean, ze­rotik has­ten dira kon­tatzen. Espainiak or­de­na­mendu ju­ri­di­koan sartu zuen lege hau, baina in­ter­pre­ta­zio mal­tzurra egi­nez. Baldok, esa­te­ra­ko, 30 ur­teko topea du­e­la, eta Fran­tzian noiz atxilotu zu­ten kon­tuan hartuta, aske be­har lu­ke. Uste dut ho­rre­la­ko­ak bo­rro­katzen hasteko garaia dela.

7/2003 salbuespenezko legea ere denei aplikatzen zaie?
Bai. Gra­duz aldatzeko eta bal­din­tza­pe­ko askatasuna lor­tzeko bal­din­tzak moldatu zi­ren; bar­ka­me­na eskatzea, era­gindako mi­na onar­tzea, da­mua, kolabo­ra­zi­oa... es­katzen dira. Eta 2003a baino lehen epai­tu­ta­ko­ei ere aplikatzen zaie, debekatua egon arren.

Egoera honi nola egin dakioke aurre?
Negoziazio fasetik beste erre­so­luzio modu batera pasa ga­ra. Ne­re ustez, gradu pro­gre­si­o­ak eta baldintzapeko as­ka­ta­su­nak izango dute  garrantzia, 7/2003ak baldintza oso de­ter­mi­nanteak ezarri baititu. Ko­lek­ti­boak egin­go dituen ez­ta­bai­dak kokatuko ditu paradig­ma berri horretan, eta posi­zio­namendu horrek eka­rriko du 7/2003aren aurkako ini­zia­tiba. Baina Kolek­ti­bo­a­ren po­si­zionamendu berri ho­rretan, presoek hartuko dituzte, beti, erabakiak. Nor­be­ra­ren duinta­su­­­naren marra nor­berak jar­tzen du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!