Odola emateko aukera izango da etzi, datorren asteartean, orduan jarri baitute abenduko zita. Anbulatorioan izango da, 18:30etatik 20:30etara, eta organo donante egiteko aukera ere egongo da. Azaroan, 57 lagunek eman zuten odola, eta sei izan ziren berriak.