Abenduaren 27an egingo dute elkarretaratzea, Donostiako Gipuzkoa plazan, erraustegiaren kontra. Eta Hernanin Zero Zaborrek, deia luzatu die herritar guztiei, bertataratzeko.
Horretarako, bideo bat ere grabatu dute, eta bertan azaltzen ditu Pello Zubiriak, erraustegiaren kontra egiteko arrazoiak.