Ikuspegi feminista lantzeko ikastaroa, hezitzaileentzat

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 11a, 01:00

Urtxintxa Eskolak eta Emagin elkarteak antolatuta, ikuspegi feminista lantzeko ikastaroa emango dute Biterin, hezitzaileentzat: Feminismoaren oina­rriak, izan hezkidetzan aditu. Euskeraz emango dute.
Urtarriletik maiatzera bi­tar­te izan­go da, eta saioak edu­kiko dituzte astelehen arra­tsaldetan eta zenbait larunbatetan. Guztira, 80 ordu teoriko izango dira, eta beste 20 ordu praktiko.

Matrikulazio epea, abenduaren 29ra arte
Ikastaroan matrikulatzeko, hi­laren bukaerara arte dago epea, abenduaren 29ra arte. Hainbat modu daude: www.urtxintxa­eskola.com, urtxintxa@urtxin­txaeskola.eus, edo 944 32 04 45. 220 euro dira.
Ikastaroa zuzenduta dago, hezkuntzan aritzen diren he­zitzaile eta agenteei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!