Udal Egutegi berria ikusi nahi?

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 11a, 01:00

Hernaniko 13 txoko edo une kuttunek osatuko dute, 2017ko Udal Egutegia, eta bihar ber­tan aurkeztuko dute, Biteri kultur etxean, arratsaldeko 18:00etan. Nolakoa den ikusi nahi? Ger­turatu, herritar guztiei irekia da eta!
Gainera, aurten protago­nis­mo berezia daukate herri­tarrek, Udal Egutegian. Aurre­ne­ko aldiz, lehiaketa egin du­te, egutegiko argazkiak auke­ratzeko, eta 13 herritarrenak aukeratu dituzte: hilabete ba­koitzeko bat, eta portadakoa.

6.000 ale banatuko dituzte; aurrenekoak, gaur
Guztira, egutegiaren 6.000 ale banatuko dituzte aurten, «herri­tarren lanek ahalik eta zabalkunde haundiena izan dezaten».
Eta aurreneko aleak, gaur bertan banatuko dituzte: Bite­rira gerturatzen diren guztiek jasoko dute berea. Eta gaine­rakoek, gaurtik aurrera eskatu dezakete, udaletxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!