Ordainketa nola egin jakinaraziko zaie zordunei

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 10a, 01:00

Udalak jakinarazi du bide ejekutiboa jarri duela martxan, zordunei zergak kobratzeko. Horretarako enpresa bat kontratatu du, eta zordunek agindu bat jasoko dute, argituko diena ordainketa nola eta zein epetan egin behar duten. Zergak «apremiamenduz» kobratuko zaizkiela jakinarazi du, «dagokion errekargoa aplikatuta. Honela, ordainketa eguneratua dutenekin zuzen jokatu nahi dugu».
Era berean, datozen urteko zerga egutegia ere argitaratu du, dagoeneko.

Martxotik aurrera, lau zerga
Egutegia www.goizueta.eus webgunean ikusi daiteke, osorik. 
Martxoan hasita, lau zerga ordaintzeko epeak zehaztu dira. Martxoaren 1etik apirilaren 11ra arte, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga; ekainaren 1etik uztailaren 14ra arte, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga; uztailaren 24tik irailaren 4ra bitartean, abuztua barne, Tasak; eta urriaren 13tik azaroaren 25ra arte, Kontribuzioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!