Martxan jarri da agenda bateratua, Urumea bailarako ekitaldi guztiak agenda bakarrean biltzen dituena. Kronikak eta Natzak elkarlanean garatu dute, eta Urumea bailarako elkarte eta taldeek elikatuko dute.
Dagoeneko hasi dira talde horietako asko agenda erabiltzen, eta antolatzen dituzten ekitaldien berri bertan jartzen. Baina oraindik talde gehiagori irekita dago, ahalik eta osatuena izatea baita helburua.
Astigarragan bilera, nola erabili erakusteko
Hain zuzen, talde edo elkarteak direnez agenda elikatuko dutenak, hainbat bilera-ikastaro egin dira Hernanin, tresna berria nola erabili erakusteko.
Hurrengo bilera Astigarragan egingo da, abenduaren 12an, 18:00etan kultur etxean. Interesa duten talde guztiei egiten zaie deia, azaltzeko.
Erabiltzaileek, gune pribatua
Kronikako webgunearen bidez ikusi daiteke Urumeako agenda; www.kronika.eus. Natzak, berriz, mugikorretarako Hernanin aplikazioan txertatu du.
Elikatzeko, ordea, webgunea erabili beharko da. Bertan, erabiltzaileek gune pribatura sartzeko aukera izango dute, ekitaldien berri publikoari emateaz gain, barruko koordinazioa ere hobetu ahal izateko. Bertan ikusiko dute, konfirmatu ez badira ere, beste taldeak egun jakin baterako zerbait antolatzen ari diren.