Eltxetxoetan 10,8 kilo bildu dira; zenbat ote, dirutan?

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 3a, 01:00

Ez da ez, marka makala! Kronikalaririk ez da falta, Uru­mea bailaran. Aurten, Ga­bo­ne­tako errifak atera beharrean, Kro­nikalari bat, euro bat kanpaina jarri da martxan, eta Her­nanin, Ereñotzun, Astiga­rragan, Ara­non eta Goizuetan ja­rri diren eltxetxoean, 10,8 kilo di­ru bildu da azken bi asteetan.
Orain, berriz, Dirutan as­ma­tu, ezetz! lehiaketa jarriko da martxan. Gaur hasi eta da­torren ostiralera arte hartu ahal izango da parte.

Egin apustu!
Lehiaketan parte hartzeko, jasotako diru kiloak dirutan zenbat diren asmatu beharko da. Bakoitzak behin bakarrik egin ahal izango du apustua.
Bi modu izango dira lehiaketan parte hartzeko. Batetik, albiste honi www.kronika.eus webgunean iruzkinak egitea. Bertan idatzi beharko da bakoitzaren ustez zenbat den dirutan, bildutakoa.  
Bestetik, Kronikan bertan jarri den kutxan idatzita utzi daiteke apustua, izen-abizenak eta harremanetarako telefonoarekin batera.

150 euro, Urumean gastatzeko
Parte hartzeko epea itxiko da ostiralean, hilak 9, eguerdiko 12:00etan. Hurrengo egunean jakingo da nork irabazi dituen 150 euro, Urumea goialdeko komertzio, denda, jatetxe... edo negozio batean gastatzeko. Eta noski, orduan jakingo da, zenbat diru bildu den!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!