Urtero bezala, Goizuetako Feria Eguna izan zen pasatako larunbata, eta giro ederra izan zen herrian, eguraldia lagun: azienda, artisauen lanak eta erakustaldiak, nekazarien produktuak... Denetik izan zen. Era berean, musika eta erritmoa jartzen ibili ziren trikitilariak eta joaldunak, eta bazkari eder baten bueltan elkartu ziren bertaratutako guztiak, eguna borobiltzeko.