Negulekuak, Gabonetako oporrak euskeraz gozatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 26a, 01:00

Neguko oporrak badatoz, eta etxeko txikienek lagunartean ondo pasa dezaten, Ne­gu­le­kuak antolatu ditu aurten ere, Dobera Euskara Elkarteak. Helburu nagusi bat du egitasmoak: Gabonetako oporretan, euskeraz, etxeko txikienekin gozatzea.

Ekintza ugari, bi astetan
Negulekuak abenduaren 23tik urtarrilaren 5era izango dira aurten, txikienek oporrak di­tuz­ten egunetan hain zuzen. Bi aste horietan ekintza ugari egingo dituzte, era askotakoak, denek ondo pasa dezaten: jolasak, ipuin kontakizunak, abestiak kantatu, tailer eta eskulanak, ginkanak... eta nola ez, urtero hainbeste arrakasta izaten dituzten irteera­txoak ere egingo dituzte.

3-10 urte bitarteko neska-mutilentzat
Negulekuak 3 eta 10 urte bitarteko neska-mutilei daude zuzenduta, hau da, 2006 eta 2013 urte bitartean jaiotakoei, biak barne.
Ordutegiari dagokionean, astelehenetik ostiralera izango dira, goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:30etara.

Astebeterako edo bi astetarako eman daiteke izena
Beharra edo nahiaren arabera, Negulekuetan astebeterako edo bi astetarako eman daiteke izena. Astebeteko matrikula 40 eurokoa da Dobera Euskara Elkarteko bazkideentzat, eta 50 eurokoa gainerakoentzat. Aldiz, bi asteko matrikulak 65 euroko kostua izango du bazkideentzat, eta 80 eurokoa gainerakoentzat.
Abenduaren 14an izango da Negulekuetan izena emateko azken eguna. Doberatik gogoratu dute plazak mugatuak direla eta eskaera lehenbailehen egitea komeni dela. Horretarako hiru aukera jarri dituzte: Larramendi 11ko bulegoa, 943 33 27 99 eta dobera@dobera.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!