Pintxo ikastaroa emango dute Biterin, urtarrilaren 11n hasi eta martxoaren 15era arte. Eta izena emateko epea, etzi zabalduko dute, astelehenean, Biterin bertan. Ikastaroa asteazkenetan izango da, 19:00etatik 21:00etara. Bestalde, aldatu egin dituzte argazkigintza digitaleko ikastaroaren datak: otsailaren 6tik apirilaren 26ra izango da azkenean. Izena emateko epea, urtarrilaren 9an zabalduko dute.