Ikasgela berria jarri du Udalak Gabriel Zelaian, opor garaian, asteburuetan eta jaiegunetan zabalik egongo dena. Datorren larunbatean zabalduko dute aurrenekoz, abenduaren 17an.
Egun berezi horietan, normalean beste ikasgelak itxita egoten direnean, egongo da zabalik, goizeko 08:00etatik gaueko 21:45etara, egun guztian zehar.
Ikasgela hori, Gaztetu Hernani prozesuko eskaeretako bat izan da, eta gazte kontseiluak bultzatu du proiektua. Beraiek detektatu zuten behar hori, eta Udalari planteatu zioten; eta baita erabilera ikasgelaren erabilera arauak ere.
Baimen txartela egitea eta 16 urte izatea, erabiltzeko baldintza bakarrak
Ikasgela hori, nahi duten gazte guztiek erabili ahal izango dute. Hori bai, 16 urte beteta eduki beharko dituzte, eta sartzeko, baimen txartela eduki beharko dute. Txartela lortzeko, nahikoa da emaila idaztea gazteria@hernani.eus helbidera, eta norberaren datuak ematea. Gero, Biterin jasoko dute txartela, 5 euroko fidantza utzita.
Gabriel Zelaiako atzeko eraikinean dago kokatuta ikasgela berria. Asmoa da, ikasgela horrek modu autonomoan funtzionatzea, hemendik aurrera.