Bi oharren berri eman du Osiñagako Auzo Elkarteak, egun hauetarako. Batetik, urteko kuota kobratzera pasako direla aurreratu dute. Gaur edo bihar joango dira, etxez etxe.
10 eurokoa da urteko kuota, eta euro bateko loteriaren partizipazioa dauka. Gainera, nabarmendu dute, kuota ordaintzen dutenen artean, Gabonetako saski bat zozketatuko dutela.
Bestalde, etxean egoteko asmorik ez daukatenei, eskatu diete kuotaren dirua bizilagunari uztea.
Auzoko Mus Txapelketa, bihar zortzi Elorrabin
Jarri duten beste zita, Auzoko Mus Txapelketa da. 25garren edizioa izango da, eta bihar zortzi jokatuko da, abenduaren 18an, Elorrabi sagardotegian. Arratsaldeko 16:00etan hasiko dira partidak, eta egunean bertan apuntatu behar da, sagardotegian: bikoteko, 20 euro dira.
Saria, gainera, ez da nolanahikoa izango: bi txerrikume jasoko ditu, txapelketan nagusitzen den bikoteak.
Auzotar guztiak animatu dituzte, txapelketara.