Hilero bezala, dantzarako zita jarri du gaur, Hernaniko San Joan Konpartsa elkarteak. Erromeria egingo dute, arratsaldeko 18:30etan hasita, Plaza Berrin; eguraldi txarra egingo balu, Atsegindegira mugituko dute.
Eta hilero bezala, Jeiki Hadi taldearen eskutik izango da gaurko dantza saioa ere. Dantzatu nahi? Animatu!