Bitik bi, Olaizolak eta Untoriak

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 10a, 01:00

Binakako Txapelketari hasiera bikaina eman dio Aimar Olaizolak, Alvaro Untoriarekin batean. Dagoeneko bi partidu jokatu dituzte, eta biak irabazi; aurrenekoa, lehengo larunbatean, Bengoetxea VI eta Larunberen kontra, 22-16, eta bigarrena, ostegunean, Elezkano II eta Zabaletaren kontra, 22-19. Aste honetakoa jokatuta, datorren astean izanen dute hurrengo zita; hilaren 18an, Bilbon, Urrutikoetxea eta Beroizen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!