Suroko lanak hasita, Latxekoak, astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 10a, 01:00

Udalak jakinarazi duenez, atzo auzo lanean hasi ziren Suro auzoko bizilagunak, bertatik herri aldera abiatuta berehala dagoen herri bidea konpon­tzeko.
Astelehenean, berriz, 2015eko euriteek eragindako kalteak kopontzeko lanak hasiko dira, Latxen.

Astebeteko lanak
Latxe aldeko maldan lur mugimenduak izan ziren 2015eko euriteen ondorioz, eta Udalak jakinarazi du, «beharrezko laguntzak jaso ondotik, obra Bixene Otegi Lizaso S.L.ri adjudikatu» zaiola. Astelehenean hasi, eta astebetean bukatzea espero dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!