‘Inaxi’ amonaren istorioak liluratu zituen haurrak

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 10a, 01:00

Sagardoetxeak gonbidatuta, Gabonetako pinua apaintzera gerturatu ziren Herri Eskolako haurrak astelehenean. Garai batean bezala, sagar eta kandelekin apaindu zuten arbola, eta ondoren, desio bat idatzi eta pinutik zintzilikatu zituzten. Tradizioa nondik zetorren azaltzeko, Santiomendiko ‘Inaxi’ amona zaharraren bisita izan zuten txikiek, eta berak azaldu zien egindakoaren inguruko istorioa. Eguna bukatzeko, gaztain erreak jan zituzten eta, Gabonak gertu daudela aprobetxatuz, garai honetako kantuak abestuz alaitu zuten jardunaldia Herri Eskolako ikasle, irakasle eta Sagardoetxeko kideek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!