Azokaz azoka, ‘akueduktoa’

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 10a, 01:00

Azokarik ez da faltatu Her­nanin, azken egun hauetan! Joan den larunbatean, Pablo Lasa artisau azoka izan zen; ostegunean, berriz, liburu eta diskoen azoka solidarioa; eta atzo egin zuten ostegunetako feria, Urbieta kalean.
Eta azokaz azoka osatu dute akueduktoa, jaiegunak aprobetxatuz, gaurko Bigarren Eskuko Azokara iritsi arte. Urbieta kalean jarriko dute, 10:30etatik 13:30etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!