Zazpi saio berri aukeran, urtarriletik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 10a, 01:00

Urtea bukatzen ari da, eta horregatik, 2017ra begira jarri da dagoeneko Astigarragako ki­roldegia. Urtarriletik aurrera es­kainiko dituen ikastaroen ze­rrenda plazaratu du, eta astelehenetik aurrera irekiko dute ho­rietan izena emateko epea kiroldegiko harreran bertan (943 333 676). 
Abenduaren 23ra arte luzatuko den tartean, aurreneko seiurtekoan eskaini dituzten hamalau kiroletan apuntatatu ahal izango dute astigartarrek; hala nola pilatesa, aerobika, hipopresiboak, 3garren adinekoentzat gimnasia, Zumba, Jump Fit... 
Ordutegien eskaintza nahiko parekoa da baita ere; gainera, zazpi saio berri gehitu di­tuz­te. Hiru hipopresiboak lan­tzeko: astearte eta ostegunetan 10:30etan; astelehen eta asteazkenetan 18:00etan; eta ostiraletan, 18:00etan. Beste bat, Fit Pump egiteko, astearteetan 15:00etan. Eta azkeneko hiru­rak, Jump Fitean trebatzeko: ostiraletan 15:00etan, astearteetan 18:30etan, eta asteazkenetan 20:30etan. 

Haurrentzat, eskaintza bera
Bestalde, haur eta gazteei zu­zen­­­dutako eskaintza ere egin du­­­­­te, aurrekoaren berdina: Zum­­ba Kids, Jump Fit, ziklo gaztea, judo, irristaketa eta soin erritmikoa izango dute aukeran. 

Kirol Eguna, hilaren 23an
Izenemate epearen itxierarekin batera, Kirol Eguna izango da abenduaren 23an kiroldegian. Egitarau zabala prestatu dute arratsalde osorako, eta eguna borobiltzeko, kiroldegiko afaria ere izango da egun berean. 
Astigartarrentzat irekia den arren, ekintza batzuetan, baita afa­rian ere, harreran izena ema­tea ezinbestekoa izango da. Horreta­ra­ko ere, astelehe­nean irekiko da epea, eta hilaren 16ra arte izango da aukera.

KIROL EGUNA 2016
- 14:30-16:30: Haurrentzako jolasak. 4 urtetik gorakoentzat.
- 15:00-16:00: LH3ko ikasle eta gurasoen arteko judo saioa. Judo gelan.
- 16:30-17:00: Zumba eta Jump Fit kids erakustaldiak. 
- 17:00-17:30: Zumba kids saio irekia eta doakoa. 3 urtetik gorakoentzat.
- 17:30-18:00: Jump Fit kids. Plaza mugatuak. 5 urtetik gorakoentzat.
- 18:00-18:45: Jump Fit Gaztea. Saio irekia eta doakoa. 12 urtetik gorakoentzat. 
- 18:00-20:15: Ziklo indoor. Bi saio aukeran. Doan.
- 19:00-20:00: Bosu Extreme + Hiit + Group Pole Circuit pistan. Doakoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!