Jostailuak trukatzeko aukera, asteazken eta ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 10a, 01:00

Udaleko hezkuntza sailak, Xaguxar aisialdi taldearekin elkarlanean, jostailuen truke-azoka antolatu dute datorren asterako. Ikastolako atarian jarriko dituzte postuak bi egunetan: asteazkenean, 16:30etatik 18:00e­tara, eta ostiralean, 16:30etatik 17:30etara. Aurreneko egunean, jostailuak eramateko aukera izango da, eta ostatuta eta egoera onean baldin badaude, truke-txartela emango zaio; bigarrenean, jostailuak hartu ahal izango dira, txartelen truke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!