Lidergotik gero eta gertuago, Urko Semperena

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 10a, 01:00

Bio Racer Sarian murgilduta dabiltza Astigarragako txi­rrin­dulariak. Dagoeneko bi jardunaldi jokatu dituzte, eta gaur arratsaldean izango dute hirugarrena Anoetako belodromoan.

Bigarren, Urko Semperena
Indartsu ekingo dio Urko Sem­perena junior mailako txi­rrindulariak gaurko hirugarren jardunaldiari. Izan ere, bi jardunaldi jokatuta, sail­­kapeneko bigarren pos­tu­an da Semperena astigartarra.
Aurreko larunbatean, Bio Racer Pista Sariaren hirugarren jardunaldian, egindako  lan bikainaren emaitza izan zen hori. Bi proba izan zituen  txirrindulari juniorrak: hirugarren izan zen scratch proban; bigarren, berriz, puntuazio proban. Ondorioz, sailkapenean hobetu, eta laugarren postutik salto egin du bigarren postura, Limou­sin taldeko Unai Iribar lider berriaren atzetik. Aurre­neko postuetan mantentzea izango du helburu, dudarik gabe.
Bestalde, bigarren izan zen Xabier Mikel Azparren pun­tuazio proban. Eta ha­ma­­seigarren postuan geratu zen Tomas Otermin scratch proban; ondorioz, hogeitalaugarren dago sailkapen orokorrean.

Postu berean, Telmo Semperena
Kadete mailako txirrindulariek ere jokatu zuten bigarren jardunaldi hau. Gainera, Tel­mo Semperenak lidergoa gal­du, eta Limousineko Julen Do­­rronsorok bereganatu zu­en bigarren zita honetan. 
Seigarren izan zen Sem­perena parte hartu zuen bi pro­betan, japoniarrean eta pun­tuazio-proban. Aurre­ne­koan Zarauztarra taldeko Iñi­go Eizaguirre izan zen ga­raile; bigarrenenean, ordea, Limousin taldeko Julen Do­rronsoro, sailkapen orokorrean lidergoa lortu zuena.
Jaime Romero ere bertan izan zen, eta erakutsi zuen le­henengo urteko txirrindularirik hoberenetarikoa dela. Zor­tzigarren izan zen japoniar proban, eta hamaikagarren puntuazio-proban. Hor­taz, ha­ma­hirugarren doa sail­­­­kapen orokorrean, eta au­rreneko urtekoen artean, bi­garren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!