Familia osoak gozatzeko moduko plana eskainiko dute gaur kultur etxean. Arratsaldeko 17:00etan, Zipi eta Zape eta kapitainaren irla jarriko dute haur zein helduentzat.
Pelikulaz gozatu ahal izateko, sarrera eskuratu beharko da. Horretarako, bi bide daude: harreran erosi ahal izango da saioa hasi aurretik, 2 euroan; bestela, www.astigarraga.eus web orriaren bitartez ere erosi daitezke, aurrez.
Trailerra, eskuragarri
Familia osoarentzat egindako pelikula da, euskeraz emango dutena.