Herri galdeketa burutu ahal izateko sinadura bilketa egiten ari da BagaGiltza plataforma. Aste honetan bi tokitan izango dira: gaur Ergobiko plazan jarriko dute sinatzeko mahaia, 12:00etatik 14:00etara; bihar, aldiz, Santiomendiko Plazetxen izango dira, ordu berean.