Azken hiru partiduetan aurkari gogorrak egokitu zaizkio Hernaniri, eta nabaritu egin da emaitzetan, hirurak galdu baititu; Valladolid, Bartzelona eta El Salvadorren kontra, hain zuzen.
Bihar, ordea, egoerari buelta emateko helburu garbiarekin aterako dira La Cartujako zelaira, goizeko 11:00etan. Izan ere, Sevillako taldea aurkari zuzena dute errugbilari hernaniarrek. Sailkapenean bederatzigarren postuan daude; Hernani baino bi gorago. Baina Hernanik bezala, jokatutako 10 partiduetatik bi irabazi eta zortzi galduta. Erasoko bonusak lortu izanak ematen dio abantaila. Kontuan izango dute hori hernaniarrek bihar, hortzak erakutsiz.