Zita berezia izan zuten astelehenean Aiztondo abesbatzako kideek astelehenean; Hernaniko Kantuz eta Orioko Salatxorekin batera, Apaga la luz y cantar kontzertuan hartu zuten parte. Horrez gain, erretinosi pigmentarioa duen Ibon Casas rokeroarekin batera oholtzara igo ziren Miguel Ríos, Barón Rojo Sherpa ohia, Marearen abeslari Kutxi Romero, besteak beste. Emanaldi solidarioa izan zen, izan ere, DameTVisión irabazi asmorik gabeko Kultur Elkarteari eskaini zitzaion, eta sarreren salmentan ateratako irabaziak, Ibon Casas beraren elkartearentzat izango dira.