Errebantxa bila aterako dira gaurkoan Urriza eta Zubiri, Binakako Txapelketako bueltako finalerdian. Ostegunean jokatu zuten joanekoa, eta Ezkurra II eta Ionen aurrean 31 eta 40 galduta, larri ibiliko dira finalean sartzeko. Hala ere, ez dago dena galduta, eta gogor eginen dute borroka.
Urrizaren nekeak, eragina
Urdinen alde hasi zen osteguneko finalerdia; 3 eta 8 aurreratu ziren Ezkurra II eta Ion. Urrizak eta Zubirik erantzun egin zuten, ordea. Urrizak mendean zuen peloteoa, eta berdinketa ez ezik, markagailuan aurrera egitea ere lortu zuten. Baina pixkanaka nekea nabaritu zitzaion, aurreko asteko istripua medio, agian, eta ezin izan zioten erritmoari eutsi.
Finala, gaur zortzi
Gaur jokatuko diren bi finalerdietako bikote bana pasako da finalera, eta hau jokatuko da, datorren larunbatean, hilaren 17an.
Urriza eta Zubirik finalerako pasea lortuz gero, Uterga eta Endika, edo Ezkurra-Etxeberria III izanen dituzte aurkari. Aurrenekoek dute aukera gehien, joaneko finalerdian 40 eta 34 irabazita, baina hemen ere, ez dago ezer erabakita.