Larunbatean jokatu zen Irrintzi tabernan, Euskal Herriko IX. Mus Txapelketako Ereñotzuko kanporaketa, eta Tutu eta Julian izan ziren irabazleak.
Finala, bizi-bizi
Finalean bi bikote aritu ziren nor baino nor: Tutu eta Julian, eta Pepe eta Pello. Aurrenekoek irabazi zuten azkenean, eta besteak beste, Fagollaga jatetxean bazkaltzeko saria irabazi zuten. Era berean, kanporaketako hurrengo faserako sailkatzea ere lortu dute, Ereñotzun irabazita. Otsailaren 25ean, jokatuko dira, hain zuzen, zazpi herrialdetako finalak. Bertan irabaziz gero, Euskal Herriko finalerako sailkatuko lirateke; martxoaren 25ean izango da.