«Enpresa txikiek nahiago dute esperientzia duen norbait, nota onak dauzkana baino»

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 10a, 01:00

Hernaniko Lanbide Hezike­ta­ko Gizarte Berrikuntzako LHII zen­troan ikasi du Roberto Sal­vador Gonzalez hernaniarrak. Pasa den ikasturtean bukatu zuen Goi Mailako Fabrikazio Mekanikoko Diseinu zikloa, eta bataz besteko nota 8,5ekoa baino altuagoa duenez, Karrera Amaierako Saria jasoko du as­te­artean, Kutxa Funda­zioa­ren es­kutik.
Sari banaketa Miramongo Eureka! Zientzia Museoan egin­go da, 19:00etan.

Ikasketak aurreko ikasturtean bukatu zenituen, eta lana aurkitzea ere saria da egun... Lanean ari zara?
Martxoan praktikak egin ni­tuen, maiatza bukaerara ar­te, eta ekainean bukatu nituen ikas­ketak. Orain enpresa ho­rretan, praktikak egin nituen horretan, ari naiz lanean.

Eta sari horri, Karrera Amaierako Saria gehituko diozu asteartean. Espero zenuen?
Orain bi aste deitu zidan Lanbide Heziketako zuzendariak, berria emateko. Nire espedientea bidali omen zuten. Sorpresa haundia izan da, ez bainekien sari hauek bazirenik ere!

Nik badaezpada informazioa eguneratu dut Infojobs eta Linkedinen!

Zergatik aukeratu zenuen ikasketa hauek egitea?
Arkitektura egin nuen lehenago, baina mundu hau dagoen bezala dagoenez, eta estudio batean sartzea ezinezkoa zenez, autonomo egin nintzen, eta nire kabuz hasi nintzen lanean. Baina diru sarrerak txikiak izaten dira, eta autonomo gastua, haundia! Ho­rre­gatik erabaki nuen Fabrikazio Mekanikoko Diseinua ikastea. Gustatu egiten zait mundu hau, eta lagun batek ere egina zuen.

Sari hau jasotzeak onurarik ekarriko dizula uste duzu?
Gustatuko litzaidake, kasu honetan behintzat, nota onak ateratzeak garrantzia eduki­tzea. Baina esango nuke enpresa txiki edo ertainek nahiago dutela esperientzia duen norbait kontratatu, nota onak dauzkana baino. Baina hau izan daiteke puntu bat. Nik badaezpada informazioa eguneratu dut Infojobs eta Linkedinen!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!