Euskal Herriko Kluben arteko Txapelketa Nazionala badijoa aurrera. Gaur, final zortzirenak jokatuko ditu Hernanik, Zazpi Iturriren kontra.
Hiru partidu izango dira, 11:00etan hasita, Zumarragako frontoian: Lau t’erdian Arrieta, Egigurenen kontra; buruz buru, Lizeaga, Zubiriaren kontra; eta binaka, Apezetxea eta Aizpitarte, Labaka eta Mendiaren kontra.
Lehia bizia, Lau t’erdian
Aurreneko zita Lau t’erdian izango da. Arrietak Amezketako Egigureni egin beharko dio aurre. Iaioa da hau, aurkaria fisikoki nekatu arazten, eta jokaldiak dejada eta bi paretekoekin bukatzen. Ojuel zen, hasiera batean, Amzketakoari aurre egitekoa, baina min hartuta dagoenez, Arrieta izango du aurkari. Aurreko kanporaketan emaitza ezinhobeak lortu zituzten hernaniarrek, eta oraingoan ere, pelotari horiek deitu dituzte. Punta-puntan dabil Arrieta, eta jokoa emango du, amezketarraren kontra.
Binakakoan Hernani izango da faborito, baina beste bi partiduetan ez dago ezer garbi; gaurko lehia bizi izango da.
Buruz buru ere, lehia
Eguneko bigarren partidua izango da buruz burukoa. Markel Lizeagak Zubiria izango du aurrez aurre. Denbora luzea egin du jokatu gabe, irregularra da haren jokoa, baina berezko gaitasuna du kirol honetarako, eta ez dizkio gauzak erraz jarriko hernaniarrari. Lizeagak, berriz, partidu zail askoak gainditu diru orain arte, eta atzelaria izan arren, ederki asko dominatzen du dejada, tantoak bukatzeko.
Bikoteka, dena ematera
Azken partiduan Oier Apezetxea eta Eneko Aizpitarte ariko dira Zazpi Iturrikoen kontra. Aurreko kanporaketako emaitza ona errepikatzea izango dute helburu. Hala ere, Zazpi Iturriko Labaka sasoi onean dago, eta Mendiarekin batean, sorpresa eman dezake gaurkoan. Lehiarik ez da faltako!