Zerbitzu anitzetarako lanpostua betetzeko deialdia egin zuen Goizuetako Udalak irailean, eta dagoeneko egin dira hautaketa probarako proba teorikoak.
Orain, hori gainditu dutenek proba praktikoa egin beharko dute. Astelehenean izanen da hori, goizeko 09:00etan Goizuetako Herriko Etxean, aurreneko pisuan.
Bukatzeko, elkarrizketak
Azken proba baztertzailea izanen da proba praktikoa, eta behin hori gaindituta, elkarrizketak egin beharko dituzte, guztia gainditu dutenek.