Agenda bateratuari buruz, etzi

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 10a, 01:00

Urumea bailarako ekintzak jasoko dituen agenda bateratua jarri zuten martxan aurreko astean Kronikak eta Natza elkarteak. Ideia da Urumea bailarako herrietan ekintzak antolatzen dituzten talde eta norbanakoek beraien ekitaldiekin agenda elikatzen joatea.
Horretarako, sistema erraz bat diseinatu dute Kronikak eta Na­tzak elkarlanean, eta lan horren emaitza eta funtzionamendua azal­­tzeko, bilera-ikastaro bat deitu dute aste­le­henerako. Kultur etxean jarri du­te zita, 18:00etan. Eta herriko elkarte, talde eta norbanakoak gonbidatu nahi dituzte, bertaratzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!