Lisboan, Portugaleko hiriburuan, izan ziren Harituz elkarteko kideak, joan den asteburuan, Indarkeria sexistaren kontrako matazak proiektuarekin. Bertan hartu zuten parte, Genero Indarkerian eragiteko Politika eta Praktiken Nazioarteko Konferentzian.
Forum Lisboan aurkeztu zuten Matazak proiektua, eta esperientziak partekatu dituzte hango elkarteen kideekin, Portugaleko egoera ere ezagutuz. Helburua izan da, eztabaida ireki, mantendu eta sakontzea, eta instituzio eta agente sozial guztien partehartzea bultzatzea, emakumeek bizi duten bereizkeria eta desberdintasun egoera ezagutzera emateko.
Harituzek eskertu nahi izan du, egin dieten harrera ona, eta konferentzian hizlari izan zirenek Matazak proiektuaren ibilbidea eta zentzua aipatu eta errekonozitu izana.
‘Scottish women’s aid’, proiektuarekin bat
Harituzek nabarmendu du, gainera, proiektuarekin bat egin duela Scottish women’s aid taldeak, Marsha Scott ordezkariaren eskutik.
Lisboako elkarretaratze honekin, lazo berriak sortu dituzte, eta matazen sarea ehuntzen jarraitu dute.