Rekarte zirkuitoa, motokrossaren pizgarri

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 5a, 01:00

Motokross zirkuitoa be­­rreskuratu du Aranok, be­rriro ere. Lehengo as­te­buruan egin zen ekitaldia, pista eraberritua ire­ki eta Juan Fermin Re­karte motorzale zenduari omenaldia egiteko. 

Omenaldia eta erakustaldia
Eguraldia lagun, ehundik gora lagun bildu zi­ren Aranon, igandean. Ber­tan izan zen, baita ere, Juan Fermin Rekarte motorzale zenduaren fa­milia; bai gurasoek eta baita anai-arrebek ere, eskerrak eman nahi izan zizkieten aranoarrei eta Udalari, Re­kar­teri omenaldia egiteagatik. Kan­po­an bizi arren, sarri joa­ten zen Rekarte Ara­no­ra, motokrossean ibil­tzera, baina istripuz hil zen, duela urtebete. Hori horrela, herriko motokross zirkuitoari haren izena jarri diote.
Plaka jarri ondoren, motokross erakustaldia ere izan zen, Fly Group taldeak antolatuta. Izan ere, talde honek kudeatuko du pista datozen ur­teotan, Udalarekin sinatutako hitzarmena me­dio. Erakustaldirako, An­der Valentin piloto nafarra ekarri zuten, eta ikusleak zur eta lur geratu ziren, motorzalearen abilezia ikusita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!