Aitor Ruiz de Eginoren lanak, Biarritzen

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 9a, 01:00

Erakusketa jarri du Aitor Ruiz de Egino artista hernaniarrak, Biarritzeko Anne Broitman galerian, eta abenduaren 30era arte egongo dira ikusgai, bere eskultura eta margolanak; guztiak, 2016an egindakoak: aluminioan funditutako bederatzi eskultura, aluminio xaflan margotutako hamar lan, eta aluminio txapan egindako beste hamar margolan-eskultura.
Hiriaren zentroan dago galeria, Rue Ganbetta kaleko 8garren zenbakian. Astearte­tik larunbatera dago zabalik, 10:30etatik 13:00etara, eta 15:30etatik 19:00etara.
Bigarren aldia da, bertan bere lanen erakusketa jarri duena, Ruiz de Eginok.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!