Unai Balerdi bosgarren, etxean

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 9a, 01:00

Igandean jokatu zen Gazteen Dantza Txapelketa, 22garrenez, eta aurreko urtean bezala, Lezora eraman zituzten txapela eta zapia, Iker Belintxonek eta Maider Aginagak.
Euskal Herri osoko 12 bikoteren artean, bera­iek izan ziren dantzari finenak, Plaza Berriko taula gainean. Baina saririk ere geratu zen Herna­nin, Unai Balerdiren eskutik. Herriko partehartzaile bakarra izan zen, Emeren Irurtzun adu­narrarekin bikotea osatuta, eta bosgarren saria lortu zuen, ohorezko postuetan sartuta.
Aurrekoan Azpeitian egin bezala, bere trebetasuna erakutsi zuen Balerdik, herritarren aurrean ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!